Nahiz eta, hezkuntzako curriculumean arte mota ezberdinak aurkitu, oraindik ere, artea bigarren maila batean aurkitzen dugu.
Gainera, hezkuntzan artearen lehenengo finkapen bat egoteko eta aldi berean aurrera egin ahal izateko, artea zer den eta honen atalen eztabaida egin beharko litzateke.
Jakinda artea dela ikasleen komunikazio baliabide bat, hezkuntzan integratu beharra dago. Horrexegatik, hezkuntzan inplikatutako alde edo instituzio guztiak lanean egon beharko ziren arteko gaitasunak eta norako helburuak definitzen. Azken, hauek izango baitira etorkizuneko gizarte egile eta eraldatzaile.
Nik egindako iruzkin hau balioztatuko duen hurrengo gogoeta bilatu dut: Andrea Giráldez Hayes-ek idatzitako "Reflexiones en torno al lugar de las artes en la Educación Infantil".
Hamar orriko hausnarketa oso interesgarria iruditu zait eta erraz irakurtzerakoa. Horrekin bat, nire artea eta hezkuntzaren arteko lotura defendatzen laguntzen didalako aukeratu izan dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario