Duda barik
irakasleen jarrera oso garrantzitsua da. Giro aproposa sortu behar dugu haurrak
motibatzeko; azken finean, haurrek sortu eta asmatzeko desioa sorrarazi behar
diona irakaslea izan behar du: gelako toki aproposena erabili, material
ezberdina eskaini , proposamenak egin, etab.
Kreatibitatea lantzea ekintza dinamikoa eta aldakorra da, beraz malguak izan behar dugu, haurrari askatasuna eman behar diogularik. Batzuetan haurren marrazkiak oso korapilatsuak direla irudituko zaigu eta baliteke ere haurrak behin da berriro zenbait elementu errepikatu izana. Hori dela eta, haurrak naturaltasuna eta berezkotasuna galdu duela pentsatzera heldu gaitezke. Guztiz erratuta egongo gara ordua, hain zuzen ere haurra errepikapen prozesu horretan pentsamendu abstraktua lortzeko bidean ibiliko bai da, adierazpen plastikoarentzat ezinbesteko garrantzia duen faktorea.
Ondorioz, haurra
ulertua izan dadin zirriborro etapa hau bere garapenean eman beharrezko
pausotzat ulertu behar da. Zirriborroak gauzatzen ari den bitartean haurrak
bere garapen intelektual eta emozionala adieraziko du. Gogo handiz bere lanari
ekingo dio. Marrazkiak izendatzen doan heinean inguruarekiko bizipenekin
erlazionatuz joango da. Gauzak izendatzerako orduan kolorearen erabileraz
disfrutatuko du eta errepresentazio tridimentsionalak egiteari ekingo dio.
Beraz etapa hau oso garrantzitsua dela haurrarentzat ulertu beharko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario