Imajinazioa landu!!

martes, 16 de octubre de 2012

Artearen eboluzioa?

Argazki eta zinematografoaren agertu diren heinean, arte plastikoak- margolaritza, eskultura eta arte apaingarriak- bere ezaugarri eta funtzioak galtzen Joan izan dira. Jada ez dute zirrararik ezta emoziorik eragiten, ezta influentziarik ere.

Honela bada, erabilera murrizketa honek, sorkuntza hauen erabilera gutxitzea eragin du. Obra hauek bere funtsezko helmugarako atsegina izatea du helburu, hots, dekoraziorako. Gainera, sortzen ari den obra honi garrantzi handia ematen zaio bai bukaerako emaitzan bai prezioan. Era honetan, obra artistikoak, harribitxi baten pareko bilakatuko dira.

Artelana, guztiaren gainetik, kreazio pertsonal bat dela ulertzen dut, ez dokumentu historiografiko edo apaingarri giza. Egilea guztiz librea da bere ideiak, pentsamenduak… islatzeko. Nahi duen horretan inspiratu al da, hala nola, bere lana nahi duen modura itxuratzeko. Lehen esan bezala, honekin guztiarekin ikuslegoaren mirespena, zirrara eta inspirazioa lortu beharra ditu. Laburbilduz, artistak ikuslearen nahia eta ideiak nahasiz aldaketa bat sorrarazi nahi du.


Gogoeta hau azpimarratzeko honako bideo hau atxikitzen dut. Bideo honetan arte hezkuntzako biografia bat agertzen da, bertan erakusten digu zelan artea dendena den eta edonon aurki dezakegula.



No hay comentarios:

Publicar un comentario