Imajinazioa landu!!

miércoles, 17 de octubre de 2012

Irakaslearen betebeharra


Duda barik irakasleen jarrera oso garrantzitsua da. Giro aproposa sortu behar dugu haurrak motibatzeko; azken finean, haurrek sortu eta asmatzeko desioa sorrarazi behar diona irakaslea izan behar du: gelako toki aproposena erabili, material ezberdina eskaini , proposamenak egin, etab.

Kreatibitatea lantzea ekintza dinamikoa eta aldakorra da, beraz malguak izan behar dugu, haurrari askatasuna eman behar diogularik. Batzuetan haurren marrazkiak oso korapilatsuak direla irudituko zaigu eta baliteke ere haurrak behin da berriro zenbait elementu errepikatu izana. Hori dela eta, haurrak naturaltasuna eta berezkotasuna galdu duela pentsatzera heldu gaitezke. Guztiz erratuta egongo gara ordua, hain zuzen ere haurra errepikapen prozesu horretan pentsamendu abstraktua lortzeko bidean ibiliko bai da, adierazpen plastikoarentzat ezinbesteko garrantzia duen faktorea.

Ondorioz, haurra ulertua izan dadin zirriborro etapa hau bere garapenean eman beharrezko pausotzat ulertu behar da. Zirriborroak gauzatzen ari den bitartean haurrak bere garapen intelektual eta emozionala adieraziko du. Gogo handiz bere lanari ekingo dio. Marrazkiak izendatzen doan heinean inguruarekiko bizipenekin erlazionatuz joango da. Gauzak izendatzerako orduan kolorearen erabileraz disfrutatuko du eta errepresentazio tridimentsionalak egiteari ekingo dio. Beraz etapa hau oso garrantzitsua dela haurrarentzat ulertu beharko dugu.



martes, 16 de octubre de 2012

Artearen eboluzioa?

Argazki eta zinematografoaren agertu diren heinean, arte plastikoak- margolaritza, eskultura eta arte apaingarriak- bere ezaugarri eta funtzioak galtzen Joan izan dira. Jada ez dute zirrararik ezta emoziorik eragiten, ezta influentziarik ere.

Honela bada, erabilera murrizketa honek, sorkuntza hauen erabilera gutxitzea eragin du. Obra hauek bere funtsezko helmugarako atsegina izatea du helburu, hots, dekoraziorako. Gainera, sortzen ari den obra honi garrantzi handia ematen zaio bai bukaerako emaitzan bai prezioan. Era honetan, obra artistikoak, harribitxi baten pareko bilakatuko dira.

Artelana, guztiaren gainetik, kreazio pertsonal bat dela ulertzen dut, ez dokumentu historiografiko edo apaingarri giza. Egilea guztiz librea da bere ideiak, pentsamenduak… islatzeko. Nahi duen horretan inspiratu al da, hala nola, bere lana nahi duen modura itxuratzeko. Lehen esan bezala, honekin guztiarekin ikuslegoaren mirespena, zirrara eta inspirazioa lortu beharra ditu. Laburbilduz, artistak ikuslearen nahia eta ideiak nahasiz aldaketa bat sorrarazi nahi du.


Gogoeta hau azpimarratzeko honako bideo hau atxikitzen dut. Bideo honetan arte hezkuntzako biografia bat agertzen da, bertan erakusten digu zelan artea dendena den eta edonon aurki dezakegula.



lunes, 15 de octubre de 2012

Noizko artearekin lana?


Nahiz eta, hezkuntzako curriculumean arte mota ezberdinak aurkitu, oraindik ere, artea bigarren maila batean aurkitzen dugu.

Gainera, hezkuntzan artearen lehenengo finkapen bat egoteko eta aldi berean aurrera egin ahal izateko, artea zer den eta honen atalen eztabaida egin beharko litzateke.

Jakinda artea dela ikasleen komunikazio baliabide bat, hezkuntzan integratu beharra dago. Horrexegatik, hezkuntzan inplikatutako alde edo instituzio guztiak lanean egon beharko ziren arteko gaitasunak eta norako helburuak definitzen. Azken, hauek izango baitira etorkizuneko gizarte egile eta eraldatzaile.

Nik egindako iruzkin hau balioztatuko duen hurrengo gogoeta bilatu dut: Andrea Giráldez Hayes-ek idatzitako "Reflexiones en torno al lugar de las artes en la Educación Infantil".

Hamar orriko hausnarketa oso interesgarria iruditu zait eta erraz irakurtzerakoa. Horrekin bat, nire artea eta hezkuntzaren arteko lotura defendatzen laguntzen didalako aukeratu izan dut.



Artea jolas bat baino gehiago


Artea ikasleak entretenitzeko baino zerbait gehiago da. Munduaren ikuspuntua garatzeko dugu artean parte hartzea.

Bazenekien?

Hona hemen baieztapen hori arrazoitzen duen beste blog baten sarrera bat. Bertan ere aurki ditzakezue arte hezkuntza aurrera eramateko bestelako aholkuak eta laguntzak.